XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Erret-agintearen gorentasuna

Erret boterearen berrikuntza eta Gorteen eskuperatzea

Asmo hori argi eta garbi azaldu izan zen 1511-eko Gorteetako Batzarrean.

Alabaina kontuan hartu behar da nobleziak eta hiritako aristokrazia-burgesiak zuela ordurarte Gorteak menperatzen:

Ohore eta aginte gose zeuden bai nobleak bai hiritako ordezkariak, goren mailako alor politikoa zaindu nahi zuten beren interesen indarpean.

Erregearen eta Gorteen arteko eragozpen larria legegintzarako aginteari buruz izan zen: nork egiten du legea? noren gandik jalitzen da legea?.

Erdi Aroan, aginte politikoa sakabanaturik zen giza talde eragingarrienen artean eta Nafarroako arazoan hiru atal nagusi bereiz zaitezken: 1. Goi mailako eliza, bereziki monastegi haundietako abadeak: 2. Noblezia: 3. Hiritako ordezkariak, aristokrazia modura bizi zen burgesiak osatua:

Horiek ziren giza talde ahaltsuenak edo eragingarrienak, Erregearen aginteari mugak finkatu zituztena Erdi Aroan zehar, Foru Orokorrari esker itunbidezko aginte erabilpena zainduz.

Baina geroztik erret absolutismoa indartu eta zabaldu zen, Gorteen ahalak murriztu ziren bereziki nobleziaren eragina.

Gorteen legegintzarako boterea mugatu nahi du Erregeak, ohizko funtzio feudala bakarrik betearaziz Gorteei, aholku ematea:

Giza talde ahaltsuenen eragina apaldu

Erregetzaren gorespena eta lehentasuna segurtatzeko, erret aginteari oinarriak emateko, ohizko erakunde zahar nobleziadunen eragina ezeztatu edo mugarritu behar zen, bereziki nobleek beren artean sortutako gudateak eta anarkia gaindituz:

Egia erran nobleziaren barne-ahuleziaz gehien baliaturik zen monarkiaren boterea sakonki indartu.

Nobleziaren eskupera eroria zen justizi ekintza, jaun-errenta bilketa, nekazariei nobleek zizkien legez kanpo kentzen petxa eta beste zerga anitz, erregearen onespenik gabe.

Erreinuak jasaiten zituen makurbide eta eragozpenak aipatu zituen erret-agintariak, zuzenki salatuz haundikien jokamoldea: (...).